Registro de más de 5.000 alegaciones al proyecto minero promovido en Mendiaundi (Aurizberri- Espinal), Pirineo navarro.

 

Rechazo social al proyecto minero. El periodo de alegaciones a la mina de sílice de Mendiaundi en el Pirineo navarro culmina con la entrega en el registro de más de 5.000 alegaciones emitidas por personas que la rechazan. Las alegaciones se entregarán en el registro de Desarrollo Rural y Medio Ambiente el martes 3  de marzo a las 10 a.m (C/González Tablas nº 9  31005 Pamplona – Iruña).

La entrega de alegaciones en el Ayuntamiento del Valle de Erro se realizará durante la mañana del miércoles día 4 de Marzo.

El proyecto minero apoyado por el Gobierno de Navarra y el Ayuntamiento de Erro es ilegal y destruirá los valores clave que aquí deben protegerse.

Pamplona- Iruña (2/03/2015).-SEO/BirdLife y la Coordinadora Monte Alduide se hacen eco del rechazo social que produce el proyecto minero de Mendiaundi, evidenciado con el envío al Gobierno de Navarra y al Ayuntamiento de Erro de más de 5000 alegaciones firmadas por personas que comparten con nosotros los objetivos que deben marcarse en el desarrollofuturo de este espacio protegido cuyos valores naturales deben impulsar su desarrollo.

Las metas de los programas de desarrollo rural sostenible propuestos por el Gobierno de Navarra son difícilmente compatibles con la explotación minera que privaría a la zona de una de sus señas de identidad que le permiten ir consolidando una posición de referencia entre los destinos de turismo de naturaleza.

El mantenimiento del paisaje supone por lo tanto la conservación de un recurso con funciones sociales (identitarias, económicas y ambientales), además de un mecanismo del que deben derivar el resto de las actividades que produzcan riqueza y bienestar social.

 

La Coordinadora Monte Alduide y SEO/BirdLife quedan a disposición de los medios de comunicación en el acto de entrega de las alegaciones el martes 3 de marzo a las 10:00 en el Registro de Desarrollo Rural y Medio Ambiente en C/González Tablas nº 9  31005 Pamplona – Iruña.

 

 

 5.000 helegite baino gehiagoren erregistroa  Mendiaundin (Aurizberri, nafar Pirinioa) harrobi baten proiektuaren aurka

 

Jendartearen ezeztatzea harrobiaren proiektuari. Mendiaundiko harrobiari helegiteak aurkezteko epea amaitzear dagoela, 5.000 helegite baino gehiago erregistratuko dira, proiektuari desadostasuna adierazten duten pertsonek sinatuta. Helegiteak Landa Garapena eta Ingurugiroko erregistroan aurkeztuko dira asteartean, Martxoak 3, goizeko 10:00etan (Gonzalez Tablas kalea, 9, 31005-Iruñea)

Erroibarko udaletxean helegiteak asteazkenean, martxoak 4, goizean zehar aurkeztuko dira.

Nafar Gobernuak eta Erroibarko udalak bultzatzen duten harrobiaren proiektua ilegala da, eta hemen babestu behar diren baloreak hondatzen ditu.

Iruña (2015/03/02).-SEO/BirdLife eta Alduide Mendia Koordinakundea Mendiaundiko harrobiaren proiektuak jendartean sortzen duen desadostasunarekin bat egiten dute. Honen lekuko, 5.000 helegite baino gehiago, nafar Gobernuan eta Erroibarko udaletxean aurkeztuko direnak. Pertsona guzti hauek gurekin helburu nagusi hau konpartitzen dute: Natura 2000 Sareak babesten duen lur eremu honek eta dituen ondasun naturalak etorkizunerako garapen jasangarria bultzatu behar dute.

 

Landa eremuko garapen jasangarriak eta harrobi suntsitzaile eta kutsatzaile honek ezin dute batera etorri. Harrobiaren ustiapenak gure paisaiari eta bertan dauden eta egon daitezkeen jarduera ekonomikoei kalte handia ekarriko lieke.

Paisaia eta ondasun naturalaren kontserbazioa gure garapenarako oinarrizko zutabeak dira. Proiektu honek kontrako bidean jarri nahi gaitu, denbora mugatu batez desorekak eta hondamendia konponezina sortuz.

 

Alduide Mendia Koordinakundea eta SEO/BirdLife komunikabideen esanetara gelditzen dira, helegiteen aurkezpenaren ekimenean, nafar Gobernuko Landa Garapena eta Ingurugiroko erregistroan izango dena asteartean, martxoak 2, goizeko 10:00etan (Gonzalez Tablas kalea, 9. 31005-Iruña).

.